Etxebizitzari buruzko antezlana eskainiko du bihar Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 17a, 18:51

Itzubaltzeta gaztetxeak "Cuatro razones de Jenny Monzon para ser Jenny Monzon" Katastrofen! emakume konpainiaren antzezlana eskainiko du bihar, ostirala, gaueko 21:30ean, herriko oholtza bakarra inguruko artistei eskaintzeko hilean behin antolatzen duen antzezkizuna jasoz. Jone Garciaren zuzendaritzapean eta bere abestiek girotuta, Leire Olaran aktoreak etxe-aldaketa baten lekukoa eskainiko du 50 minutuko saioan zehar. Izan ere, Jenny Monzon pertsonajea auzoz aldatuko da bihar, 32 urte dituela, eta bakarrik ari da bere gauzak antolatzen. Baina arropa poltsa batean bizi den Jenny etxe txikiago batera aldatuko denez, gauza tolesgarriak baino ezin izango ditu eraman. Istorioaren zehar, aldaketak Jennyrengan sortzen dituen beldurra eta ilusioaren jabe egingo gara. Era berean, atzean utziko dituen harremanak, egiteke utzitako kontuak, munduan kokatzeko eta ulertzeko saiakerak ere izango dira antzerkigai. Katastrofen!-ek azaltzen duenez etxebizitza arazoaz ere hitz egiten du saioak "beltza izan arren, umorea ez galtzen saiatuz". Sarrera 3 eurotan eros daiteke gaztetxean bertan. Argazkia: Onintza Elorriaga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun