Dagoeneko abenduaren 28an Getxo, Bizkerre, Galea eta Neguri futbol taldeek sinatu zuten hitzarmena Getxoko Udalarekin. Horrek, federatutako 600 bat jokalarirengan du eragina. Federatutako futbola finantzatzeko, 2008an, 2009an eta 2010ean 178.000 euroko gutxieneko kopurua bideratuko du tokiko Kirol Arloak. Iaz 60.000 euro eman zituzten. "Gainontzeko klubek ere bat egitea espero dugu", adierazi dute udal arduradunek.
Igerilekuen ordutegia
Bestalde, Algortako Fadura eta Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegien igerileku estalien arratsaldeko ordutegia luzeagoa da larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan, urtarriletik aurrera. Getxo Kiroletako Zuzendaritza Batzordeak adostutakoaren arabera, ordutegi berria 16:00etatik 19:00etara izango da.