Otsailaren 12tik martxoaren 8ra bitartean izango dira aurten Ekoeskola jardunaldiak,
Ekologistak Martxan taldeak eta
Bizizaleak Ingurumen Dokumentazio Zentruak antolatuta. Ekimenaren helburua "pertsona eta kolektiboen artean ingurumen arazoekiko sentsibilizazioa zabaltzea" izanik, informazio eta trebakuntzako hitzaldi teorikoez gain, irteerak ere antolatu dituzte. Horrenbestez, otsailaren 23an, Ibaizabal itsasadarrean barrena egingo dute txangoa, autobusez. Hain zuzen ere, Alejandro Cearreta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) geologia irakasleak izango du paraje horrek ingurumenari dagokionez izandako bilakaerari buruzko argidiak emateko ardura. Ekoeskola 2008an izena emateko urtarrilaren 21etik otsailaren 8ra egongo da zabalik. Horretarako ondoko
eskuorrian (pdf) agertzen den fitxa bere beharko dute parte hartu nahi dutenek eta Ekologistak Martxaneko bulegora (Pelota kalea 5) eraman. Aurtengo eskolek 20 euroko salneurria dute. Argazkian, iItsasadarraren inguruan dena da industriala, baina oraindik kontraste polita egiten du Leioako nekazal inguruak, gero eta urrunago, txikiago... (Jabi Zabala) /
Bilbao.Bi