Biren ordez hiru saio emango dituzte Algortan Pirritx eta Porrotxek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 18a, 20:10

Sarreren salmentak izandako arrakasta ikusita, Pirritx eta Porrotx pailazoen “Eskerrik Asko” ikuskizunaren beste saio bat programatu du Getxoko Kultur Etxeak. Izan ere, asteazkenerako agortuta zeuden txartelak, kultur arduradunek UKBERRI.NETi jakinarazi diotez. Otsailaren 15 eta 16rako antolatutako bi emanaldiez gain, hirugarren bat egingo dute hasierako egun horretan, ostiralarekin, 17:00etan, Algortako Getxo Antzokian. Hori dela eta, hasiera batean, data berean 18:30erako programatuta zegoen beste saioa orduz aldatu eta 19:00etan egingo dute. Horrenbestez, otsailaren 15eko arratsaldeko 5etarako ekitaldirako sarrerak, astelehen honetan, urtarrilak 21, egongo dira salgai. Argazkian, Pirritx aurpegia margozten / La habitacion 101.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun