Aitor Elortzari omenaldi xumea eskaini diote 150 bat herritarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 18a, 22:09

Gaur iluntzean 150 bat herritarrek inguratu dute Algortako Telletxe plaza, 25 urte ihesean eman ondoren, 2006ko urtarrilaren 16an Baionan hil zen Aitor Elortza Unanue (argazkian) iheslari politikoari omenaldia eginez. Hasierako musika doinuak itzali eta isiltasuna izan da nagusi ondoren. Plaza erdian, algortarraren irudia aurrean zutela, neska-mutil bik eskainitako agur dantza laguntzeko txistu soinuek eta Itsaso Paya bertsolariak kantatutako abestiak baino ez dute apurtu, ordu erdi luze iraun duen isiltasun hori. Guztion bihotzean baina oihu bakarra: "Iheslariek Euskal Herrian libre bizi behar dute". Elortza Ipar Euskal Herritik Mexikora ihes egin zuen 80eko hamarkada hasieran. Ondoren, Ipar Euskal Herrira bueltatu zen berriro eta 1991ko maiatzean atxilotu eta Fresnesen (Paris) espetxeratu zuten 1992ko arte; 1993an epaitu ondoren, absoluzioa jaso zuelarik. 1994an berriz atxilotu zuten eta Metz-era bidali zuten. Bertan, zaintzapean ostatu batean bizitzera behartu zuten. Aste batzuk beranduago, konfinamendua apurtu eta Euskal Herrira bueltatu zen. Azkenik, gaixorik, hilik aurkitu zuten bere etxean 2006ko urtarrilaren 16an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun