"Emakumeon aurkako indarkeriari aurre egitea denon ardura da! Erailketa gehiagorik ez!" lelotzat hartuz, kontzentrazioa antolatu du gaur arratsaldeko 7:30erako, Telletxe plazan, Algortako Bilgune Feministak. Mobilizazio horrekin ostiral goizaldean (urtarrilak 18), Iruñeko Arrosadia auzoan gertatutako erailketa salatu nahi dute. Udaltzainek Gelbentzu karrikan aurkitu zuten hilda 20 urteko Tatiele de Sousa brasildarra, seigarren zenbakiko laugarren solairuko etxebizitza batean, eta ustez emakumearen bikotekideak hil zuen. Lepoa moztuta zeukan biktimak, eta ustezko erasotzailea bera gertaeraren ondoren, etxeko leihotik salto eginda, bere buruaz beste egiten saiatu zela esan zuten udaltzainek. Bilgune Feministaren ustez, "guztiok erantzun beharreko kontu bat da, guztion inplikazioa beharrezkoa da". Hartara, herritar guztiak deitu dituzte iluntzeko kontzentrazioan parte hartzera. Argazkian, azaroaren 25ean, Algortako Bilgune Feministak deituta, emakumeen aurkako indarkeriaren kontra egindako
elkarretaratzea.