Xabier Errearen aldeko kontzertua egingo dute Txorimalon iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 19a, 19:41

Uribe Kostako gaztetxe eta gazte asanbladen koordinadorak antolaturik, gaur iluntzean Xabier Errea gazte presoaren aldeko kontzertua izango da Getxoko Txorimalo gaztetxean. Silikonay Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako punk light taldeak eta Itzubaltzeta / Romoko Ovarios Varios punk-oi bandak 20:30etik aurrera arituko dira Getxoko oholtzan. Sarrera gaztetxean bertan eros daiteke bi eurotan. Xabier Errea Euskal Jairen desalojoan Iruñeko udaltzainek egindako muntaia polizial baten biktima izan zela salatu zuten Euskal Herriko Gazte Asanbladen eta Gaztetxeen Koordinadorak eta makina bat erakundek. "Udaltzainek oso ongi ezagutzen zuten Xabier; zenbait udaltzain jakinek Xabier jazartzen zuten eta azkenean 29 hilabetetako kartzela zigorrera eraman duen bere aurkako muntai polizial eta judiziala eraiki zuten. Nola liteke hiri polizia bat, udaltzaingoa, mutur hauetaraino iristea?" galdetu zuen Askatasunak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun