Greba eskubidea eskuratu dute Ander Deuna ikastolako hainbat ikaslek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 19a, 20:05

Ander Deuna ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleek greba eskubidea lortu dute. Ander Deunako Ikasle Abertzaleak taldeak jakinarazi duenez, lorpen hori "taldeko elkar lanaren eta greba arautegiaren aldaketaren fruitua izan da" lorpen hau. Ikasleek eskubide hori bermatuko dien akordioa Ikastolako Batzordeak hartu du, muga bat ezarri duela: "ikasleek gurasoen baimena behar izango dute". Horrela izan arren, ikasleek "greba egiteko aukera inolako arazorik gabe izango dutela" positiboki baloratu du Uribe Kostako IAk. Gainera, ikasleen arabera, Ander Deunan emandako aurrerapausuak islatzen du "ikasle mugimendua Uribe Kostan eta Euskal Herri guztian egiten hari den lana eta, nola ez, ikasleon borrokaz gure ametsak lortu daitezkeela". Argazkian, Ander Deunako DBHko hainbat ikasle.

Sopelako Ander Deuna ikastolako IAren oharra:

Ander deuna ikastolako Ikasle Abertzaleok DBHko 3. eta 4. mailetan greba eskubidea lortu dugula adierazi nahi dizuegu. Taldeko elkar lanaren eta greba arautegiaren aldaketaren fruitua izan da greba eskubide honi ikastolako batzordeak baietza ematea. Nahiz eta DBHko ikasleek gurasoen baimena behar, proiektua ongi atera eta DBHko 3. eta 4.eko ikasleek beraien oinarrizko eskubidea lortu egin dute, greba eskubidea.

Honekin argi islatzen da ikasle mugimendua Uribe Kostan eta Euskal Herri guztian egiten hari den lana eta, nola ez, ikasleon borrokaz gure ametsak lortu daitezkeela.

Ikasiz, irauliz, eraikiz... borrokak egingo gaitu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun