Romo herri ikastetxeko eraikin hexagonalean 0 eta 2 urte arteko haurrentzako zenbait gela izango dira 2009-2010 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen
Haurreskola partzuergoak eta
Getxoko Udalak lortutako hitzarmenari esker. Horrela aurreratu du gaur goizeko prentsaurrekoan Imanol Landa alkateak, “0 eta urte bat arteko 8 haurrentzako bi gela eta 1 eta 2 urte artekoentzat beste bi, bakoitzean 10 umerekin", izango direla zehaztuz. Eskaintza horrekin batera, urtearen amaieran Algortako San Inazio eskolan beste 8 gela gehiago ere ipini nahi dituzte martxan, 0 eta 2 urte arteko 84 ume artatzeko, une honetan hor egiten ari diren egokipen lanak amaitzen direnean. Doakoa zerbitzuak "ez du udalerriko haurtzaindegiekin lehian sartzeko asmorik", udal iturrien arabera. Hala ere, diru sarrera gutxi dituzten familiei laguntzak emango dizkietela aipatu du Landak.