Aste beteko erakusketa prestatu dute Arte Ederretako 15 ikaslek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 21a, 19:26

Eskulturaren Prozesu eta Teknologia ikasleen lehenengo erakusketa inauguratuko dute astearte honetan, urtarrilak 22, 12:00etan, Leioa eta Erandioko campuseko Arte Ederren Fakultateko sarreran, EHUko iturriek gaur iragarri dutenez. Irakasgai horretako 15 unibertsitariok hiru artelan handi osatu dituzte taldeka. Lanak aipatu fakultatean ikusi ahal izango dira aste betez. Erakusketa antolatzeko Ikus-entzunezkoen Saileko ikasleen laguntza ere izan dute, eskulturei eta beraiek egiteko prozesuari buruzko bideoak egin baitituzte. Bideo horiek eskulturen ondoan kokaturiko monitoreetan ikusi ahal izango dira. Inaugurazioan izango dira obren egileak, Antonio Garbayo irakaslea, Agustin Ramos dekanoa eta unibertsitateko beste kide batzuk. Ekitaldian ikasle batzuek prestatutako rap eta capoeira emanaldia ere egongo da. Argazkian, Arte Ederren Fakultatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun