Juan Ignacio Perez Iglesias
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak eta Jose Antonio Ardanza
Euskaltel telekomunikazio enpresaren presidenteak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, Bilbon. Ehuko iturrein arabera, hitzarmenak xede dituen jarduerak alor hauetakoak dira: ikerkuntza-proiektuak elkarrekin egitea, unibertsitatearen eremuan zerbitzu-zentroak sortzea, ikasleei trebakuntza ematea, EHUgunea sustatzea enpresa, unibertsitate eta gizartearentzako topagune izan dadin, eta langile trukea egitea, hurrenez hurren. Lankidetza hitzarmen hori aipatutako jarduera-alorretan garatzeko, berariazko hitzarmenak izenpetuko dituzte aldeek. Horrelako akordioetan ohikoa izaten den moduan, segimendu-batzordea ere eratuko dute, erakunde biek proportzio berean izendatatuko kideez osatua. Hitzarmenak urtebeteko iraupena izango du. Argazkian, Ardanza eta Perez Iglesias elkarri bostekoa ematen.