Etzidamu 12 urte beteko dira Iñaki Aurrekoetxea hil zenetik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 21a, 21:17
Ostegun honetan, hilak 24, Iñaki Aurrekoetxea Zubilaga “Sope” errefuxiatu sopeloztarraren heriotzaren hamabigarren urteurrena izango da. Aurrekoetxea Bordeleko ospitalean hil zen, bere Baionako etxean koman zegoela aurkitu ondoren, orain dela bi urte zendutako Aitor Elortza algortarraren antzeko egoera batean. Sopeloztarra espetxetik irten eta, Guardia Zibilak jazarrita, ihes egin behar izan zuen 1979ko urtarrilean. Hamazazpi urte egin zuen herritik kanpo, iheslariaren bizimodu eta tentsio latzetan. Azkenean, ospitalean hil zen 1996ko urtarrilaren 25ean, gaixotasun kroniko baten ondorioz. Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren orri honetan garaiko hemerotekatik hartutako artikuluen bidez, Aurrekoetxearen bizitza eta heriotzaren gaineko testuak irakurri eta argazkiak plazaratu ditu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun