
Lehen, bere pausoak entzun, eta alde batera egin ohi genuen zapalduak ez izateko. Orain, ordea, gure ondoan dago, lasai asko, etxekoa bailitzan, eta ez gara mugitzen, ez beldurtzen. Urte asko daramate elikatzen, diseinatzen, eta, azkenean, ohitu egin gara bere munstro kondiziora. Bere orroak pentsamenduak kamusteko diseinatuta daude, gure izaera desagerrarazteko, baina konturatzeke, munstroaren laguna bihurtzeko arrisku handia dago; halarik ere, horrek ez digu axola: sinetsita baikaude sistema honek eskain dezakeen aukerarik onena munstroarena dela. Gainera, bere balioak imitatzeko joera handia hartu dugu gureak baztertu bitartean. Fabrikatzaileak pozik, bitartekariak ere pozik, emaitzak sekulakoak eta munstroak aurrera. Hori bai, ezin ahaztu, patenteak "made in Spain" du izena, eta pilek "made in Euskadi".
Juan Luis Mugertza Unanue idazleak gaur "Berria" egunkarian argitaratutako gutuna. Argazkia:
idazleak.org.