Otsailaren 4rako eta 5erako deitu ditu EHAK eta EAE Garzonek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 22a, 16:21

Baltasar Garzon (argazkian) Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gaur eguerdian atera ditu sekretupetik Batasunari buruzko bi sumario (auzikoa bertakoa da bat eta joan den urriko operazioko bestea), baita EHAK eta Eusko Abertzale Ekintzari buruzkoak ere, eta parte denek eskuragarri dituzte, beraz, Berriak zabaldu duenez. Garzonek beste pauso bat ere eman du: otsailaren 4rako deitu du EHAKren jardueren etetea aztertzeko auzi saioa eta hil bereko 5erako EAEri buruzkoa aztertzekoa. Auzitegi Nazionalak gaur goizetik bertatik ditu EAE-ANV eta EHAK alderdiei buruzko polizia txostenak, eta auzitegia orain horiek aztertzen hasiko da, alderdiei haiekiko zer neurri hartu erabakitzeko. Garzon epaileak eskatu zituen txostenak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun