Astelehenean helduko da eskualdera Zinegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 22a, 16:35

Arriaga antzokian egin zen galak eman zion atzo, urtarrilak 21, hasiera Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldiaren bosgarren edizioari. Ekitaldi horretan Josep Maria Pou aktoreak Ohorezko Zinegoak Saria jaso zuen eta jaialdia irekitzeko bera protagonista duen "Barcelona (un mapa)" filma proiektatu zuten. Urtarrilaren 27ra bitartean film labur eta luze ugari proiektatuko dituzte Capitol zinematan, Bilborocken, Fnac-en eta El Carmen aretoan, Bilbon. Hilaren 28tik otsailaren 10era, berriz, beste hainbat herritara helduko da Zinegoak'08. Uribe Kosta eta Erandiori dagokionez, Leioa, Astrabudua, Sopela, Algorta eta Berangon egongo dira ikusgai aurreko egunetan Bilbon aurkeztutako filmeen artetik batzuk, urtarrilaren 28an hasi eta otsailaren 1ean bukatu. Argazkian, "Barcelona (un mapa)" pelikularen irudietako bat, Josep Maria Pou bera agertzen dela / Blog de cine.

Hona hemen Uribe Kosta eskualdean eta Erandion egongo diren proiekzioen xehetasunak:

Leioa

Kultur Leioan, 20:00etan.

Urtarrilak 28, astelehena.
- "A domicilio" film laburra.
- "Dos miradas" film luzea.

Urtarrilak 31, osteguna.
- "Dos patrias: Cuba y la noche" dokumentala.

Astrabudua

Urtarrilak 29, asteartea.
Josu Murueta kulturgunean, 20:00etan.
- "Kompisar" film laburra.
- "Risk, Strech or Die" dokumentala.

Sopela

Urtarrilak 30, asteazkena.
Hall Kulturalean, 19:30ean, film labur sorta.
- "Backstroke"
- "Donkey Girl"
- "The flame"
- "Hjerteklipp"
- "Private Life"

Algorta

Urtarrilak 31, osteguna.
Villamonteko kultur etxean, 20:00etan.
- "Freeheld" dokumentala.
- "Dos miradas" film luzea.

Berango

Otsailak 1, ostirala.
Berangoetako kultur etxean, 20:00etan.
- "Present Perfect" film laburra.
- "La carta del amigo" film laburra.
- "No magic bullets" dokumentala.

Informazio gehiago eta gainontzeko proiekzioen ordutegi eta toki zehatza zinemaldi beraren web orrialdean, www.zinegoak.com edota Hegoak elkartearen web-gunean www.hegoak.com helbideetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun