Imanol Landa Getxoko alkateak eta Fernando Garcia Macua Athleticeko presidenteak hitzarmena sinatu dute (argazkian), gaur eguerdian, 9 eta 11 urte bitarteko udalerriko umeentzako futbol eskola abiatzeko asmoz. Horren bitartez, egitasmoaren koordinatzaileari eta prestatzaile fisikoari ordaintzeko dirua jarriko du Athleticek. Getxo Kirolak udal erakundeak, berriz, atezainen entrenatzailea eskaini eta horri ordaintzeko konpromisoa hartu zuen duela egun batzuk, eskola-futbola garatzeko udalerriko 8 klubekin eta 12 guraso elkarterekin sinatutako beste hitzarmen baten bitartez. Gaur sinatutakoa ekainaren 30era arte egongo da indarrean. "Bi erakundeen borondatea hurrengo denboraldietarako berritzea da eta, horrela egingo da, automatikoki, horren kontrako arazorik ez badago", aipatu dute tokiko arduradunek. Getxo Kirolek zehaztutakoaren arabera, tokiak mugatuak izango dira fulbol eskolan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!