Areetan izango da bihar Esperanza Aguirre

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 22a, 19:59
Asteazken honetan, urtarrilak 23, Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) egingo du bisita Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidenteak, EAEko Alderdi Popularraren iturriek jakinarazi dutenez. Horrenbestez, goizean, prentsaurrekoa eskainiko du Getxoko PPk Areetako Zugatzarte etorbideko 8. zenbakian daukan egoitzan. Topaketa hedabideekin 12:00etan izango da. Bestalde, Euskal Enpresaburuen Zirkuluaren ordezkariekin bazkalduko du buruzagi popularrak. Azkenik, iluntzean, ekitaldi publikoa egingo du Gasteizko Ciudad hotelean; 19:00etan hain zuzen. Uneoro Maria San Gil PPko EAEko presidentea izango du lagun Aguirrek. Argazkian, Getxoko PPren egoitza, Areetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun