Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu Uribe Kostan aste buru honetan, alkoholaren eraginpean gidatu dutelakoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, asteburuan jarritako alkoholemia kontrolen balantzea da hori. Atxilotutako gidarietako bi larunbatean harrapatu zituzten Sopela eta Leioako errepideetan, eta araututako alkohol-tasak gaindituta gidatzen zutelakoan atxilo eraman zituzten. Beste bi lagunak, berriz, Berangon atxilotu zituzten atzo, igandea. Bizkaian, beste hiru pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak antzeko portaerengatik eta Gipuzkoako lurraldean, ordea, hamahiru pertsona izan dira atxilotutakoak. Herrizaingo Sailak ez du atxilotuei buruzko daturik eman.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!