Zortzi gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak Lea-Artibain bart

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 23a, 10:57

Kale erasoak leporatuta zortzi gazte atxilotu ditu Espainiako Polizia Nazionalak Ondarroan, Markina-Xemeinen eta Etxebarrin bart. Berria.info digitalak zabaldu duenez, Estebe Gandiaga, Urko eta Ainhoa Pagoaga, Borja Oregi, Iban Etxebarria, Eneko Ostolaza, Zaloa Zenarruzabeitia eta Eneko Etxaburua dira atzeman dituzten gazteak. Zortzi lagunei hogei eraso leporatu dizkiete; besteak beste, Markina-Xemeingo bake epaitegiaren kontra egindakoa eta banketxe batzuen kontrakoak. Atxiloturik gazteenak, Eneko Etxaburua, 18 urte ditu. Nagusiena, ordea, Eneko Ostolaza da, 25 urterekin. Polizia-operazioa Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du, eta 1:30ean hasi eta 8:00etan bukatu dute. Besteak beste, atxilotuen etxebizitzak eta Markina-Xemeingo gaztetxea eta herriko taberna miatu ditu Poliziak. Herritar batzuek operazioa salatzeko mobilizazioa deitu dute gaur 19:30erako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun