Jon Bilbao Moro Astrabuduako preso politikoaren askatasuna aldarrikatzeko, ekitaldi politikoa egingo dute igande honetan, urtarrilak 27, bere herrian bertan. Urtarrilaren 15ean 26 urte bete ziren Astrabuduatik eraman zutenetik eta, denbora luze horretan 18 hilabetez bakarrik egon da Euskal Herriko kartzeletan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez gogoratu duenez. Egun, 850 kilometrora dagoen Fontcalent (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxean "bahiturik" dago, salatu dutenez. Izan ere, 2002an bete zuen kondena, legezko erredentzioak kontutan hartuta. Igandeko ekitaldia 12:30ean izango da Josu Murueta plazan. Argazkian, Jon Bilbao Erandiora plataformaren deialdiari jarraituz, 40 pertsona Fontcalent espetxearen atearen aurrean elkarretaratu ziren hilaren 12an, albokaren eta txalapartaren doinupean, preso politiko astrabuduarraren askatasuna aldarrikatzeko.