Aner Mimenza (argazkian) Getxoko preso gaztea
Caceresko espetxera lekuz aldatu dute, UKBERRI.NETi Mimenzaren senideek jakinarazi dioten arabera. Hilaren 21ean, astelehena, Anerrekin zuten familiako bisera sartzea ukatu zieten senideei, inolako azalpenik eman gabe. Gainera, Mimenza Valdemoroko espetxera eraman eta han izan dute hainbat egun, horretaz familiak ezer jakin barik. Gaur, berriz, preso getxoztarrak berak ondo dagoela baina Caceresera eraman dutela esan die. Aner Mimenza abenduaren 20an isolamendura sartu zuten Espainiako hainbat politikari eta kargudunen aurrean, euren eskubideen aldeko eta
sakabanaketaren aurkako bat-bateko protesta batean izateagatik. Aste batzuk beranduago, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Nagusiko Fiskaltzak eta epaileak "hertsapen edo mehatxu terroristen delitua" leporatzea
aztertzeari ekin zioten. Bestalde, Soto del Realgo euskal preso politikoek hiru presoen "kontrako zigor neurriak kendu eta isolamendutik atera daitezela aldarrikatzeko"
borrokaldia hasi zuten.