Landak nabarmendu du “abstenitu egin den bat izan ezik, Getxoko Udalean ordezkaritza duten sindikatu guztiek" onartu dutela proposamen hori. "Bai gobernu taldeak, bai langile erakundeek amore eman behar izan dute; hala ere, bi aldeek akordio bat lortzeko eduki duten borondateak proposamena lortzera eraman du", zehaztu du alkateak. Udal agintariak gogoratu du Euskal Funtzio Publikoaren Legeak zehazten duela aurretik aipatutako gaiak aldatzeko eman beharreko urratsak eta horregatik hortik kanpo ezin dela jokatu.
Lanpostuen balorazioa
Getxo PPk atzo bota zuen "lanpostuen balorazio eguneratua" egiteko eskaera eta, horren harira, biharko aurkeztu duen mozioa dela eta, "legegintzaldi honetan" egingo dutela adierazi du Imanol Landa alkateak. Hala ere, EAJk ez du popularren proposamena babestuko. Marisa Arrue tokiko PPren bozeramaileak azaldutakoaren arabera, "1987an egin zen lanpostuen azken balorazio eta, beraz, zaharkituta gelditu da". Bestalde, horren gaineko "hiru azterkelan egin eta ordaintzea, baina bat bera ere ez aplikatzea" egotzi dio tokiko gobernuari Arruek.