Getxoko udal aurrekontuen gaineko proposamena egin dio PPri EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 24a, 19:48

Imanol Landa Getxoko alkateak gaur goizean aurreratu du Gobernu Taldeak 2008rako Udal Aurrekontuak negoziatzeko proposamena bidali diola PPri. Agintariak adierazi du popularren erantzuna "laster heltzea espero" dutela, "horrela udalerriko kontuetan adostasuna lortzeko elkarrizketa prozesuari ekiteko". Landak azaldutakoaren arabera, aipatu gaia eztabaidatzeko asmoz oposizioko alderdiekin izan zituzten lehenengo hartu emanetan, "PSE-EEk ezetz borobila eman eta PPk onartezina zen promosamena egin zigun. Hortaz, negoziazio prozesua ixtea erabaki genuen. Horren ostean, euren proposamena alde batera utzi eta berriro hartu emanei ekiteko prest zeudela adierazi ziguten". Gauzak horrela, aurrekontuetarako proposamen zehatza aurkeztu dio Marisa Arrue buru duen alderdiari EAJk, "horren gainean eztabaidatzen hasteko". Alkatearen hitzetan, "gu beti agertu gara aurrekontuak negoziatzeko prest". Argazkian, Landa eta Arrue aurrez aurre aurrekoak alkatetza hartu zuen egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun