Gobela kiroldegi azpiko aparkalekuak "merkeago" alokatzea aztertzen ari da Getxoko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 24a, 20:11
Itzubaltzeta / Romoko Gobela kiroldegi azpikoa txandakako aparkaleku bihurtzeko, Getxoko PPk egindako eskaera "bideraezina" dela adierazi du gaur Imanol Landa alkateak. Horretarako, Udalak berak agindutako azterlana izan du eskuan tokiko agintariak. Ikerketaren arabera, "salerosketa guneetan edo lagun askok lan egiten duten tokian baino ez" litzateke "bideragarria" izango txandakako aparkalekua jartzea. Hartara, Gobelakoan "gizarte alokairua" ezartzea aztertzen ari direla aipatu du Landak. Hala ere, Marisa Arrue bozeramaile popularrak emandako datuak ez ditu gezurtatu alkateak, horri buruz aipamenik ere ez baitu egin. Getxoko PPko buruaren hitzetan, "2005eko udaberrian zabaldu zutenetik, 29 toki baino ez dira bete, dauden 286etatik".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun