Leioako Txakurzulo gazte asanbladak bere burua aurkeztuko du ofizialki bihar, ostirala, iluntzeko 9etan
Udondo gaztetxean. Izan ere, Leioako Gazte Asanblada
iazko otsailean sortu bazen ere, azken hilabeteetan hainbat aldaketa egitea otu zaie, tartean Astrabuduara doan bideko baserriaren izena eta argazkian agertzen den logotipoa hartzea. Era berean, hilean behin kultur eskaintza alternatiboren bat burutzea da hartutako erabakietariko bat eta bihar lehenengo ekitaldiari ekingo diote, elektrojaia. Bertan, bertso-hop, dj-ak eta hainbat jolas izango dira. Txakurzulokoen esanetan, "beti gabiltzanez musika mota berberagaz, jende ezberdina bereganatzeko eta betiko jendeak ekintza motak aldatzeko" burutuko dute ekimena. Bestalde, etzi, larunbatean, kontzertu bana izango da inguruko beste bi gaztetxeetan, Getxoko
Txorimalo eta Itzubaltzeta / Romoko
Itzubaltzeta gaztetxeetan. Getxon, Autogestio Eguna ospatuko dute eta 20:30etik aurrera Leihotikan eta Captain Memo musika taldeek joko dute. Itzubaltzetan, berriz, 18:00etan "This is England" filma eman eta 20:00etatik aurrera,
Puñalada Trapera, Kinkinela, Taquicardia eta DesOi!bedienzia izango dira hainbat isun ordaintzeko jotzen. Bi kontzertuetan sarrera hiru eurokoa da.