Espainiako Auzitegi Nazionalean
epaituak izaten ari diren 14 gazteek leporatzen dizkieten ekintzetan parte hartu izana ukatu dute gaur. Atxilotze unean jasandako torturek eta tratu txarrek autoinkulpatzera behartu zituztela salatu dute guztiek,
Garak zabaldu duenez. Horretaz gain, defentsako abokatuek hiru lekuko deitu dituzte, eta beraien adierazpenek bi akusatuen parte hartzea ukatzen zuten. Gaurkoan ere "kalteengatik" 3 urteko espetxe zigorra eta "desordenak eragiteagatik" beste 2 urte eskatu du bakoitzarentzat Vicente Gonzalez fiskalak, 2000ko irailaren 16an Galdakaon hainbat banketxe eraso izana leporatuta. Arkaitz Goikoetxea ihes eginda dagoela kontuan hartuta, Uribe Kostako zortzi lagun epaitzen ari dira: Algortako Urtzi Paul, Endika Lejarzegi, Ekaitz Bilbao, Aimar Hidalgo eta Kepa Saratxaga; Berangoko Martin Etxegarai, Sopelako Gontzal Gonzalez eta Leioako Urtzi Murueta. Hartara,
hainbat mobilizazio izango dira egun hauetan eskualdean. Epaiketak bihar jarraituko du. Argazkian, herenegun Zazpi Kaleetako Gaztetxe plazan auziperatuek emandako prentsaurrekoa / cc-by-nc
Gaztesarea.