Otsailaren 15etik aurrera egongo da zabalik Sopelsex

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 24a, 21:22

Sopelako Gazte Informazio Bulegoak aurten egingo dituen ekimenen artean, Sopelsex sexu aholkularitza zerbitzua abiatuko dute otsailaren 15ean, udal iturriek jakinarazi dutenez. Neska-mutilen zalantzak eta galderak argitzeko asmoz, sexologo bat egongo da ostiraletan udaletxean, 15 egunean behin, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Kontsultak e-postaz (sopelsex[abildua]sopelana.com) zein telefonoz (944 065 519) ere egin ahal izango dira. "Erabiltzaileen nortasunak eta galderak erabat babestuko dira eta zerbitzuaren ardura duen sexologoaren esku baino ez dira egongo", argitu dutenez. Aurrera begira, eta guzti honekin loturik, ume zein gazteekin aritzen diren begirale, zaintzaile, entrenatzaile, irakasle edo arlo horretan dabilen pertsona ororentzako ikastaroak antolatuko dituzte. Argazkia: Alukiss.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun