Dagoeneko sahararrentzako jakiak batzen dabiltza Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 24a, 21:39

Urtarrilaren 31ra arte, Saharara bidaltzeko jakiak eta konpresak batuko dituzte Nuyum elkarteak eta Sopelako Udalak. Zehazki, konpresez gain, atun oliotan, azukrea, arroza eta dilistak izango dira batuko direnak, basamortuko baldintzetan pisu gutxien eta elikagai gehien dituzten jakiak direlako, era berean erraz kontserbatzen dira ongi. Gauzak horrela, ostegunera arte, 11:00etatik 14:30era eta 16:00etatik 21:00etara, udaletxean eman ahal izango dira aipatutako produktuak. Ekimena Tindufera abiatuko den Sahararen aldeko IV. Euskal Karabanaren "Piztu itxaropena" izeneko kanpainaren barruan kokatzen da, Sahararen Aldeko Euskal Elkarteak antolatuta. Karabana otsailaren 16an abiatuko da. Argazkian, elikagaiak eramateko Euskal Karabanak erabiltzen duen kamioietako bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun