Mikel de Gregorio "Degre" Algortako preso gaztea Madrilgo Soto del Realgo kartzelatik
Logroñoko espetxera eraman dutela jakinarazi zuen atzo Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez: "Mikel de Gregorio azkenean, Valdemoron egun batzuk egin ondoren, Logroñora eraman dutela konfirmatu dugu. Logroño Getxotik 151 kilometrotara dago". Hortaz, eta azken egunotan
Aner Mimenza Caceresera eta
Paul Asensio Toledoko Ocaña I espetxera eraman dituztela, Soto del Realen Uribe Kostako bederatzi preso daude: urriaren 16an Algortan, Getxon eta Berangon
egindako sarekadan atxilotu zituzten Lander Labajo eta Joseba Elorriaga gazte algortarrak; azaroaren 22an Baltasar Garzon
epailearen aurrean aurkeztu ondoren kartzelaratu zituzten Juan Bautista Galdiz "Batis" eta Gorka Oribe;
Abenduaren 18an atxilotu zuten Algortan jaio eta Errigoitiko bizilaguna den Marije Fullaondo Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea; Urtzi Murueta leioaztarra, Manex Zubiaga algortarra eta Lexuri eta Irantzu Gallastegi ahizpa berangoztarrak. Azken hori, amen moduluan dago, bere alabarekin.