Etxerat elkarteak gaurko, urtarrilak 25, egindako deialdiarekin bat eginez, hileko azken ostiraleko elkarretaratzeetan parte hartzera deitu ditu herritarrak
Anjel kalera! herri ekimenak. Preso gaixoen askatasuna aldarrikatzea izango dute ardatz iluntzeko protestek. Kode Penalaren 92. artikulua aplikatuz, gaixotasun larriak dituzten gainontzeko euskal preso politikoak eta Anjel Figueroa algortarra bera ere kalean uztea eskatuko du auzotar ugarik azaroaren 17an abiatutako ekimenak. Horrenbestez, 20:00etan egingo dute kontzentrazioa, Algortako Telletxe plazan. Bestalde, aurreko larunbatean egin bezala, bihar ere Figueroaren aldeko sinadurak batuko dituzte 13:00etatik 14:00etara, musikaz lagunduta. Oraingoan Algortako Tellagorri plazan izango da. Argazkian, azaroaren 9an 200 bat lagun manifestatu ziren Anjel Figueroaren askatasunaren alde.