Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren prentsa oharra:
Bizkai Buru Batzarrak bat egin du erasotutako batzokiekin
EAJren EBBk solidaritate mezua bidaltzen die bart gauean eraso dituzten batzokietako udal antolakundeekin. EAJren talde sozial osoa beraiekin dago, eta beren atsekabearekin eta ezinegonarekin bat egiten dute.
Era berean, BBBk galdetzen dio ezker erradikalari —hura baitago erasoen, mehatxuen eta pintaden atzean— hori ote den Euskal Herriari bakea konponbide ekartzeko bidea; hori ote den beste indar politiko batzuekin lankidetza klima sortzeko modurik onena, behin eta berriz erreklamatzen diguten moduan. Modu bitxia da babesa eta sinpatia irabazteko, "torturatzaile" edo "txakur" deitzea, edota diana bat ipintzea gure siglei. Bereziki larriak eta esanguratsuak dira Juan Maria Atutxari elkartasuna adierazteko kartelen kontrako erasoak. Jasotzen dituzten eraso judizialentzat elkartasuna adierazten dutenek horrela erantzuten diote Eusko Jaurlaritzako presidente ohiak bizi duen injustiziari. Babesa eta elkartasuna eskatzen dute eurentzat, baina besteekin elkartasuna adierazteko duten modua mehatxua eta errespetu falta dira.
Askotan, ezker erradikalak honako hau galdetzen digu: "zer egin behar du EAJk?". Jakin dezatela EAJk herri honen nortasun zeinuak defendatzen jarraituko duela, Euskadi aske eta bake giroan izateko lanean jarraituko duela, demokrazia abiapuntu gisa hartuta eta euskal herritarren erabakiak kontuan hartuta, nahiz eta bidean bart bezalako gau beltzak bizi behar izan, modu koordinatuan autoritario talde batek gure batzokiak boikoteatuta. Abertzaleak ez beste edozer dira.
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarra