Preso italiarren alde bihar Bilbora joatera deitu du Ez Jaun Ez Jabek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 25a, 16:45

Uribe Kostako Ez Jaun Ez Jabe talde libertarioak Italiako presoek "L'ergastolo"ren kontra edo bizi arteko espetxe zigorraren aurka darabilten borroka sostengatzera deitu du, bihar, larunbata, Bilboko Unamuno plazan 17.00etan egingo den elkarretaratzea dela medio. Ekimena abenduaren 1ean abiatu zen Italian, non bizi arteko zigorra duten hainbat presok gose greba mugagabea hasi zutenean. Dagoeneko bizi arteko zigorra duten 737 preso eta beste 8.353 senide, lagun, solidario eta zigorra bigunagoak dituzten presoak ekin diote gose grebari. Besteak beste, Bizkaiko Asanblada Libertarioaren taldeek suspertu dute biharko kontzentrazioa. Argazkia: Nanymata.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun