Uraren kontsumoa murrizteko tresneria banatuko du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 25a, 17:12

Sopelako Udalak etxean kontsumitzen den uraren kopurua murrizteko hainbat kit banatuko diete nahi duten herritarrei. Banaketa udaletxeko sarreran egingo dute, bertan gordeta duten kit kopurua amaitu arte. Udalaren arabera, eko-murriztaileak "ohiko gastuaren kontsumoa %50 txikitzeko gai" da. Pack bakoitzak aurrezpenerako hiru tresna ditu: iturriarentzat 2 airegailu eta dutxarako etorriaren murriztailea. Jarriz gero, uraren kontsumoa minutuko 10 litroraino murriztu daitekeela dio Udalak, zehazki dutxan 7 litro minutuko eta 6 litro iturrietan. Gainera, beste tresneriarekin batera, poltsa bat dakar 10 segundotan aurrezten den ura neurtzeko, lehendabizi sistema murriztailea erabili gabe eta bera jarrita ondoren. Udalak, tresna hauek banatzearekin, energia murrizteko beharraz ohartarazi nahi ditu herritarrak. Argazkia: www.viajar24h.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun