Olinpiadako probak hilean behin jokatuko dituzte uztailera arte, honakoak izango direla saio puntugarriak: frontoi txapelketa, mendi irteera, boleibol, futbito txapelketa, kukaña (hain zuzen ere, gazte egunean egingo den proba), ginkana eta, amaitzeko, herri kirolak uztailean. Koadrilen arteko egitarauarekin Itzubaltzeta gaztetxearen kideen asmoa koadrilen arteko harremanak sendotzea era partehartzaile batez.
