Garabiak kalean bertan behera lagatako 101 ibilgailu eraman zituen igaz Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 26a, 12:09

Bide publikoan bertan behera lagatako 101 ibilgailu kendu zituen 2007an Erandioko Udalak. 2006an 108 eta 2005ean 99 izan ziren jasotakoak. Udalerrian bertan behera lagatako ibilgailurik ikusiz gero, Udaltzaingoari horren berri emateko eskaria luzatu diete herritarrei Erandioko agintariek, dagoen lekutik kentzeko. Orotara, udal garabiak 704 aldiz jardun zuen 2007an, tokiko iturriek emandako datuen arabera. Aurreko urteei dagokienez, honako hauek ditugu: 2006an garabiak 819 ibilgailu kendu zituen, 2005ean 743, 2004an 491 eta 2003an 366. Ibilgailuak garabiarekin bide publikotik jasotzeko zerbitzuak udalerri osoan funtzionatzen du modu iraunkorrean, goizeko 7etatik gaueko 10etara. Gauetan eta jaiegunetan, berriz, zerbitzua eskatu eta 30 minutuko epearen barruan egiten dute, udal iturrien arabera. Argazkian, kalean utzitako autoa Erandion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun