Hippie jaia izango da ostiralean Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 26a, 12:27
Erandioko Gazte Asanbladak (EGA) inauteri jaia antolatu du ostiralerako, otsailak 1, Altzagako udal azoka zenekoan. "Hippie jaia egingo dugu bertan. Luntxa, mozorro lehiaketa, jolasak, Paiarenak taldearen erromeria... izango ditugu bertan, giro gazte eta alaiaz gozatzeko asmoz", adierazi dute neska-mutilek. Jailadia 23:00etatik aurrera izango da. 2007ko apirilaren 28an egin zuen jendaurreko aurkezpena, Txorierrin, EGAk. Hala ere, ordurako, lau hilabete zeramatzaten lanean. Garazi Garzia gazte asanbladako kideak UKBERRI.NETi jakinarazi zionez, "herrian gazteontzat ezer ez dagoelako" kezkatuta, 15 bat lagunek gazte aisialdiaren inguruan lan egiteko asmoz ekin zioten batzeari gabonetako oporrak aldera. Hortik abiatutako ildoak herriko Inauterietan play back-a eta bestelako ekimen batzuk antolatzera eraman zituen. Argazkian, aurkezpen egunean, EGAko kide bat ongi etorri pankarta jartzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun