Algortako biharko lasterketan 250 lagun baino gehiago biltzea espero du Itxartuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 26a, 13:33

Igande honetarako, urtarrilak 27, Algortako XXII. Krosa antolatu du Itxartu kultur taldeak, El Abra-Getxo Kirol Portua, BBK eta Getxoko Udalak lagunduta. Biharko saioan 250 atleta baino gehiago parte hartzea espero dute. Horrenbestez, prebenjamin mailakoa izango da lasterketetan lehena, 630 metro luzerakoa, eta 11:30ean emango zaio irteera. Azkenak ateratzen, berriz, senior eta beterano mailako gizonak izango dira. 12:30ean abiatuta, 4.930 metroko ibilbidea egin beharko dute horiek. Lasterketa guztiak amaitu ondoren, sariak emango zaizkie irabazleei. Baina, behe-mailetako kategorietan, partehartzaile guztiek jasoko dute oparitxoa. Izen-ematea lasterketa bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago egin beharko da Algortako batzokian. Argazkian, Itxartuk ere egiten duen ibilaldi neurtuaren aurreko edizio batean hainbat ume txikitxo garaikurrak eskuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun