Gabonetako tenis eta padel txapelketetako argazkiak jarri dituzte Barrikako udal webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 28a, 11:50

Barrikako Abaroa taldeak Gabonetako Tenis eta Padel txapelketak egin zituen abenduaren 22tik 31ra bitartean, 93 jokalari biltzea lortuz eta 100 partidatik gora jokatuz. Guztira, 27 sari banatu ziren. Tenisean parte-hartze handia izan zen, gaztetxo eta helduen artean. Padelari dagokionez, "lehen biltzarra izan zela aintzat hartuta, gizonezkoetan parte-hartzea bikaina izan zen", Alberto Vidal Landa antolatzaile eta tenis taldeko prestatzailearen arabera. Federatutako Teniseko emaitzei dagokienez Peio Ortegak Markel Garcia-ri irabazi zion, 6-2 eta 7-6, gizonezko helduen mailan; emakumezko helduen mailan, Leire Alberdik Maitane Pernauti irabazi zion, 6-4 eta 6-2; eta haurretan Iñigo Aldekoa izan zen garaile, Cristian Gonzalez-i 6-3 eta 6-1 irabazita. Gorka Quemadak Adrian Amori irabazi zion 5-3 eta 4-0, federatu gabeko gazteen artean; eta Mikel Lopez izan zen haurren mailako saritua. Bestetik, padelean, helduen mailan Javier Garcia eta Peio Ortega izan ziren txapeldun, Miren Larreategi eta Mariano Hormazari 6-1 eta 6-1 irabazita. Emakumezkoetan, Paloma Rojas eta Paloma Apraiz bikoteak Nerea Lopez eta Aintzane Zuñedari 6-3 eta 6-1 irabazi zieten. Horrenbestez, horien guztien argazkiak Barrikako udal webgunean argitaratu dituzte orain.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun