Veronica Dominguez Sanchez 23 urteko sopeloztarrak bere margolanak izango ditu ikusgai, otsailaren 1era arte, udaletxeko erakusgelan. “Topaketak” izenburupean, artistak lehenengo aldiz bildu ditu azken 11 urteetan eginiko obrak. Artelanetako bati ez ezik, erakusketa osoari ematen dio izena "Topaketak" hitzak, ekimena margo guztien “topaketa delako areto bakar batean”, Dominguezek azaldu duenez. Sopeloztarrak margolanei "hitz egiten" uzten die “pintura diren aldetik, ikuslearen irakurketa eskatzen duten artelan sinboliko-surrealistak baitira”. Artistak elkar bat egiten ez duten gaiak erabili ohi ditu bere koadroetan, ura margoekin nahastuz, olioarekin, koipeekin, “dena, laborategi baten antzera”. Sorkuntza bakoitzaren giltzarri da kolorea, gai bakoitzaren indarra erakusten du eta. Argazkian, Veronica Dominguez gazte sopeloztarra bere artelanetako baten ondoan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!