XIII. mendeko herri-gutunaren ostean, 1508 eta 1524 urtetako udal ordenantzak dira Plentzia hiribilduaren eta bere itsas portuaren merkataritza jarduera jasotzen duten lehenengo bi agiriak. Hain zuzen ere, horietako batek aurten 500 urte egingo dituela oroitzeko, bata zein bestea aztertzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten, ostegunean, urtarrilak 24, Isabel Zarauza
Plentziako alkateak eta Jon Kortazar
Eusko Ikaskuntzako Bizkaiko lehendakariordeak. Lehenengo elkarlan modura, udal, hiribilduaren historiari buruzko hitzaldi zikloa antolatzea aurreikusten du akordioak. Hereneguneko ekitaldian parte hartu zuen Ramon Anasagasti Kultura zinegotziaren arabera, Euskal Herriaren Kulturaren Historia ikertzeko bidean pausu garrantzitsua da" hitzarmena. Ordenantza biak udal-agiritegian daude gordeta. Argazkian, antzinean udaletxea zen
Butroiko Plazentia Museoko kanpoko horman dagoen armarria /
Tenebris.