Lurdes Velez (argazkian lehenengoa eskumatik) Jon BIlbao Mororen bikotekideak "Gara" egunkariari eskainitako deklarazioetan nabarmendu du Asuako presoak osasun egoera "larrian" bizi duela: "iztai-etena pairatzen du eta hestegorria eta bista oso kaltetuta ditu, baina ospitalera joateari uko egiten dio leku aldaketetan ematen dioten tratuagatik. Txarto pasatzen du, okerren eramaten duena da hori. Bizkar eta hezurretako gaitzak ere jasaten ditu, eta medikuak oftalmologoarengana joateko esan dio, baina kaleratuko denean orduan joango dela dio... noizbait irtengo bada". Velezen aburuz, kartzeleroek asko eragin dute Jon Bilbaoren osasuna okerrerako bidean jartzeko: "okerrena tratu txarrak dira, psikologikoak eta ahozkoak, miaketak eta ziega aldaketak. Haiek badakite eta beti doaz bere aurka, ahulenaren kontra. Baita ni zirikatzen saiatzen dira ere, bis a bis-etan. Beste bisitak nire aurka jartzen saiatzen dira, baina ni isiltzen naiz".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!