Getxoko Udalera eta Euskal Herriko Unibertsitatera deitzen duten hainbat hiritarrek ez dute gaur izango bestaldean telefonoa hartuko dietenik, Areetako
Xupera enpresako langileak osoko greba egitera deituta baitaude egun. ELA eta LAB sindikatu abertzaleek deitutako protesta, baina, ez da mugatzen enpresa horretara eta Call Center eta Telemarketing sektore osora zabaldu da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako hitzarmen kolektiboa eratzeko presio ekimen gisa. Egun, 2.800 bat emakumezkoek eta 200 bat gizonezkoek egiten dute lan aipatu sektorean, 800 euroko soldatak eta astelehenetik iganderako lan asteak finkatzen dituen Espainiako hitzarmenaren pean. Enpresek EAEko hitzarmena sinatzea onartu ezean, otsailaren 19an eta 20an eta martxoaren 10ean, 11an eta 12an errepikatuko dira greba egunak. Era berean, asteazkenero 30 minutuko lanuzteak egingo dituzte beharginek. Argazkian, telemarketing enpresa baten bulegoa /
Elifays.