Saioa Santxez berangoztarra joan zen astelehenean, urtarrilak 21, aldatu zuten Fleury Megorgisetik Versailleseko espetxera, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Versailles Paris mendebaldean dago, Berangotik 922 kilometrotara. "Saioa
abenduren 5ean atxilotu zuten –Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia)– eta, harrez gero, isolamenduan bakartuta egon da Fleury Merogis espetxean. Orain, Versallesen Maite Juarros bilbotarrarekin batera dago", errepresioaren aurkako erakundeak adierazi duenez. Hain zuzen ere, hile horren 9an eman zuten Laurence Le Vert eta Marie-Antoinette Houyvet instrukzio epaileek Santxez eta berarekin atzeman zuten Asier Bengoa
kartzelaratzeko agindua, abenduaren 1ean Capbreton-en
bi guardia zibil "erail" izana, "helburu terroristak duen gaizkile elkarte" baten kideak izatea, "bahiketa", "armak erabiliz egindako lapurreta" eta "lapurreta saiakera", "armak hartu, garraiatu eta edukitzea" eta "agiri faltsuak erabiltzea" leporatuta.