Erandioko Udalak mozorro lehiaketa ere antolatu du ostiralerako Altzagan. Koadrilan parte hartu nahi izanez gero, 5 eta 10 lagun artekoa izan beharko da taldea; bestela, bakarka ere parte hartu daiteke. Batzuek zein besteek, 17:00etatik 19:00etara izango dute izena emateko aukera, udaletxeko arkupeetan. Horretarako, parte-hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat eman beharko dira. Horrenbestez, pertsona zein koadrilek 19:00etako kalejiraren atzetik egin beharko dute ibilbide osoa. Horrenbestez, 500 eurotik 100era bitarteko bost sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko. Bestalde, 14 urte bitarteko neska-mutilek larunbatean izango dute euren mozorro lehiaketa Altzagan, 18:30ean, eta otsailaren 10ean Astrabuan, ordu berean.
Altzaga, Erandio Landa zein Astrabuduan izango diren ekitaldiak:
Altzaga
Otsailak 1, ostirala
19:00 Mozorroen kalejira eta Teatrapo konpainiaren ikuskizuna. Ibilbidea: Irailaren 23a plaza, metro geltokia, oinezkoen gunea, Obieta, Jose Luis Goyoaga, Jado, metro geltokia eta berriro ere Irailaren 23a plaza, azken emanaldia egiteko.
20:30 Deabru Beltzak taldearen “Bande deplacee” kale ikuskizuna.
22:00 Kale-animazioa No Water Please taldearekin, oinezkoen gunean.
Otsailak 2, larunbata
11:00-14:00 / 16:00-18:30 Umeentzako jarduerak eta puzgarriak, Irailaren 23a plazan.
12:00 Erraldoi eta buruhandien kalejira oinezkoen gunean, Gautxori Kultur Elkartearen eskutik.
18:30 Txikien mozorro lehiaketa
20:00 Txokolate jana, udaletxeko arkupeetan.
21:00 “Terapia de Fuego” ikuskizuna.
Otsailak 3, igandea
11:00-14:00 / 16:00-18:30 Umeentzako jarduerak eta puzgarriak, Irailaren 23a plazan.
12:00 Erandioko Musika Bandaren emanaldia.
Inauterietako kalejira, oinezkoen guneko kaleetan.
17:30 Dantzaldiak Dantza Alai orkestrarekin, Altzagako azoka zaharrean.
Erandio Landa
Otsailak 2, larunbata
11:00-14:00 / 15:30-18:00 Umeentzako jarduerak eta puzgarriak, Euskadi plazan.
19:00 Lantzeko inauteria, Goi Alde dantza taldearen eskutik.
20:00 Erromeria herrikoia Aiko taldearekin.
Astrabudua
Otsailak 8, ostirala
19:30 "Visa vis" kale-ikuskizuna, Trapu Zaharra taldearen eskutik.
21:30 Txatunga Benberen kalejira, oinezkoen gunean.
Otsailak 9, larunbata
11:00-14:00 / 16:00-18:30 Puzgarriak, Josu Murueta plazan.
18:30 Kalejira Trabudu dantzari taldearekin. Altsasuko folklore-inauteriaren errepresentazioa. Ibilbidea: irteera dantza taldearen lokaletik (Jose Andres Mendiguren plaza), eta ondoren, San Lorentzo, Aldaieta, Mezo, Txakurzulo, Alkone, Bilboko Kontsulatua (San Lorentzo elizarantz igo).
19:30 Txokolate jana,. Jose Andres Mendiguren plazan.
20:30 "A-ta-ka" kale-ikuskizuna Cal y Cnto taldearekin, Josu Murueta plazan.
21:30 Kale-animazioa Koblakari Kalejira taldearekin, oinezkoen gunean.
Otsailak 10, igandea
11:00-14:00 / 16:00-18:30 Umeentzako jarduerak eta puzgarriak, Josu Murueta plazan.
18:30 Erraldoi eta buruhandien kalejira, oinezkoen gunean, Gautxori Kultur Elkartearen eskutik.
18:30 Txikien mozorro lehiaketa, Josu Murueta plazan (Euria izanez gero, kultur etxe barruan egingo da).
20:00 Txokole jana, Josu Murueta plazan.
Laxmi Nazabal Gaztañaga erandioztarra izan da tokiko Udalak antolatu duen Inauterietako III. Kartel Lehiaketaren irabazlea. Horrenbestez, "Itxuraldatu" izeneko lanak iragarriko ditu aurtengo Erandioko inauteriak: Altzagan otsailaren 1, 2 eta 3an; Erandio Landan otsailaren 2an eta Astrabuduan otsailaren 8, 9 eta 10ean. Epaimahaia honako hauek osotu dute: Santiago Neira Kultur zinegotzia, Mari Mar Codes Astrabuduko pintura estudiokoa, Jose Maria Herrera EHUko Arte Ederretako dekanordea, Jon Alberdi Erandioko Artisautza Zentrokoa, Juan Gomez Udalarekin lankidetzan aritzen den argazkilaria eta Iñaki Fernández Kulturako udal teknikaria. Lehiaketara aurkeztu dituzten 24 lanak maila handikoak izan direla adierazi dute epaimahaikideek. Irabazleak 1.500 euroko saria eskuratu du. Argazkian, Laxmi Nazabal, Mikel Arieta-Araunabeña alkatea eta Santiago Neira Kultur zinegotzia alboan.