EHUko Klaustroak bilera egingo du bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 29a, 23:20

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Klaustroak bilera egingo du bihar, 9:00etan lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarrenean, Erandio eta Leioako campuseko Areto Nagusian, EHUko iturriek gaur jakinarazi dutenez. Aztergaiak izango diren gaien artean daude, besteak beste, unibertsitateko Klaustrorako hauteskundeei buruzko behin-behineko arautegia eta falta eta zehapenen katalogoa onartzea. Halaber, ikasleek Gobernu Kontseiluan, Euskara Batzordean, Akademi Antolakuntza eta Doktoregoko Batzordean, eta Klaustroari dagokion Estatutuak Garatzeko Batzordean izango dituzten ordezkaritzak aukeratuko dira. Argazkian, azaroaren 22an egin ziren klaustrorako, fakultateko batzarretarako eta ikasleen kontseilurako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun