Besteak beste, Berria egunkariak zabaldu duenez, Espainiako Auzitegi Nazionalak atzo finkatu zuen 33/01 auziaren gaineko epaiketari hasiera emateko eguna. Apirilaren 21ean abiatuko da ahozko saioa, epaimahaiak auto bidez jakinarazi duenez. Epaiketaren amaiera eguna, berriz, uztailaren 23rako jarri dute. Amnistiaren Aldeko Batzordeak (AAB), Senideak edo Askatasuna erakundeetan lan egin izanagatik, ETAko kide izatea leporatuta epaituko dituzte 27 euskal herritar. Horietatik bi, gainera, Uribe Kosta eskualdekoak: Jagoba Terrones berangoztarra eta Mitxel Sarasketa getxoztarra (argazkian), hain zuzen ere, Uribe Kostako AAMk Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Hamarna urteko espetxe zigorra eskatzen diete auziperatuei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!