San Blas eguna ospatuko dute igandean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 30a, 15:49

Inauteriak iristear daude. Hori dela eta hainbat jarduera antolatu dituzte Barrikako Udalak eta Kultur Etxeak. Igandean, otsailak 3, San Blas eguna ospatuko dute: goizeko 11etan meza nagusia egingo da Andra Mari elizan. Ondoren, aurreskua, trikitixa eta hamaiketakoa eskainiko zaie bertan bildutakoei. Gainera, bedeinkatutako kordoiak eta gozokiak ere salgai egongo dira. Arratsaldean, ohiko gozokien banaketa egingo dute Elorduy nagusien egoitzan. Astelehenerako, berriz, mozorroen jaia antolatuko dute. 17:30etan hasita, Oliver magoa ikuskizuna izango da udaletxean, hau da, liburutegi zaharrean. Ostean, askaria eskainiko da. Parte hartu nahi dutenek mozorrotuta joan beharko dute, udal iturrien arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun