Otsailaren 10erako, igandearekin, irteera bana antolatu dute Sopelako
Munarrikolanda eta Plentziako
Matrako mendi taldeek. Lehenengoak Gipuzkoako Hernio mendi tontorrera (1.075 metro) igoko dira; bigarrenak, berriz, Bizkaiko Sollube (686 metro) izango dute jomuga. Sopeloztarrek antolatutako txangora joaten interesa daukatenei 696 731 662 telefono zenbakira deituz emango zaizkie xehetasunak. Hurrengo bi ostegunetan egongo da izena emateko aukera, 20:00etatik 21:30era. Bestalde, plentziarrekin mendira joan nahi dutenek otsailaren 5a baino lehen izena eman beharko dute, Goñi Portan kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara edota 17:00etatik 19:00etara. 5 euro ordaindu beharko dituzte. Horrenbestez, igande horretan, goizeko 8:30ean abiatuko dira Plentziako metro geltokitik. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.