Klaustroa "normaltasunez" biltzeko "behar ziren neurriak" hartu dituela dio EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 30a, 18:47

Klaustroko batzarrera "indarrez" sartu nahi izatea egotzi die, Bolognako prozesuaren aurka, Leioa eta Erandioko campuseko Areto Nagusiaren kanpoaldean protesta egin duten "30 bat ikasleei", Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Errektoregoak. Hartara, aurreko batzarrean gertatutakoa gogora ekarri dute EHUko arduradunek: "joan den abenduan Klaustroko bilera eten egin behar izan zen, aretoa ikasle talde handi batek hartu zuelako. Unibertsitateak gaitzetsi egin zuen gertaera hura, eta aurrerantzean behar ziren neurriak hartuko zirela ere esan zuen, tankera horretako gorabeherarik berriro gerta ez zedin", adierazi dute komunikabideei helarazitako oharraren bidez. Gaurko batzarra "normaltasunez" egin ahal izan bada, "segurtasun zerbitzukoei esker" eta "Ertzaintzaren laguntzaz" izan dela gaineratu dute; baita protesta egin duten ikasleen jarrera "nabarmen bortxazkotzat" jo ere. Argazkian, abenduko irudietako bat / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun