Oskar sarietarako izendatu dute dokumental laburren kategorian “Freeheld” izenburuko filma. Hain zuzen ere, “Dos Miradas” film luzearekin batera, ostegun honetan, urtarrilak 31, proiektatuko dute Algortako kultur etxean,
Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinemaldiaren barruan. Cynthia Wade zuzendari estatubatuarraren lanak New Jerseyko polizi Laurel Hester gaixo terminalaren eta Stacie Andree bere bikotekidearen bizipenak kontatzen ditu. Elkarrekin bizitzen 25 urte eman eta gero, sexu bereko bikotea izate hutsagatik alargun pentsioa ez lortzeko arriskuan dira; Ameriketako Estatu Batuetan (eta mundu osoan) ehunaka milioi pertsonei gertatzen zaiena hain zuzen ere. Otsailaren 10era bitartean, hainbat udalerri bisitatuko ditu Zinegoak jaialdiak,
Uribe Kosta eta Erandio tartean. Horrenbestez, Imanol Landa alkate getxoztarra pozik agertu da, zinemaldia Algortara datorren laugarren urtea delako aurtengoa. Udal agintariarentzat Zinegoak jaialdiaren helburua oso garrantzitsua da, “gay, lesbiana eta transexualen eskubideen alde egiten duelako, normalizazioa lortzeko". Bere hitzetan, "pertsona hauek bere izaera naturaltasunarekin bizitzeko eskubidea eta beharra dute, eta ekimen honek berdintasun eskubidea bultzatzen du ezberdintasunetik”. Emanaldia 20:00etan izango dira Villamonten, sarrera doan. Argazkian, “Freeheld” dokumentalaren irudietako bat.